Dena errespetagarria al da? Iritzi guztiak onargarriak al dira? Ez daude mugarik? Hamaika adibide bururatzen zaizkit: duela egun batzuk Madrilgo alkateak lotsarik gabe defendatu zuenean Gazan gertatzen ari dena ez dela genozidioa (65.000 pertsona baino gehiago eraili dituzte); Mariló Montero kazetariak prime time-ean esan zuenean tauromakia arte bat dela eta zezenari ez zaiola tratu txarrik ematen; edo ultraeskuinaren edozein diskurtso indarkeria matxistaren existentzia ezaren inguruan (1.300 emakume eraili dituzte 2003tik) edo LGTBIQ+ kolektiboaren doktrinamenduaren inguruan edo delinkuentziaren gorakadaren inguruan etorkinen iritsiera handiarengatik (GEZURRA, 2005ean genituen etorkinen bikoitza dugu eta delinkuentzia tasa baxuagoa). “Beno, nire iritzia da” diote askok. Bai, baina gorrotoak eta gezurrek elikatutako iritzia da. Zer da txarto egiten ari garena? Zerk egiten du huts? Egia al da gizarte geroz eta ezjakinagoa garela? Argi dudana da ezin dudala eta ez ditudala iritzi guztiak errespetatu behar. Intolerantea izango al naiz?