Datorren asteko zapatuan, hau da, azaroaren 22an, Udazkena Martxan ospatuko da Derion. Kantxa estalietan ospatuko da, eta eguna arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kultura Bere Bidean kontzertuarekin. Bertan arituko dira, besteak beste, Zuriñe Hidalgo, Mikel Urdangarin, Doctor Deseo-ko Francis Diez eta Betagarriko Iñaki Ortiz de Villalba. Ondoren, 22:30etan Oxabi erromeria taldea arituko da, eta bukatzeko, 1:30etan, DJ Blessive.