Datorren barikuan, abenduaren 12an, “Kolapsorantz hegan” hitzaldia antolatu du Jauzi Ekosozialak Marikobason. Bertan, aireportuen aurkako mugimenduez arituko dira, Norte Dame des Landes eta Loiuko aireportuen esperientziak oinarri hartuta. Esan bezala, datorren barikuan izango da hau, abenduaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, Derioko Marikobaso espazioan.