Aldundiak bizikletentzako BiziPuntu berria jarriko du Derion

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 15a

Bizkaiko Foru Aldundiak BiziPuntuen sarea handituko du bederatzi geltoki berri jarriz, horietako bat Derion, Pump Trackaren inguruan. Helburua da bizikletaren erabilera sustatzeko azpiegietura sarea sendotzea.

"Aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute mugikortasun jasangarria bultzatu eta bizikletaren eguneroko erabilera erraztu ahal izateko. Bederatzi BiziPuntu berriekin, guztira 110 egongo dira Bizkaian. “BiziPuntuek aukera ematen diote edozein erabiltzailek oinarrizko doikuntzak egiteko, gurpilak puzteko edo konponketa txikiak burutzeko, bizikletaren erabilera seguruagoa, arinagoa eta autonomoagoa bilakatuz”, azaldu dute.