Derioko Udalak hasierako onarpena eman dio fatxadak garbitzeko dirulaguntzei buruzko ordenantzari

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 10a

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta “herriaren irudia” hobetuko duela uste dute. Udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatu dituzte.

Derioko Udalak herriko eraikinen fatxadak garbitzeko dirulaguntzak arautuko dituen ordenantzaren hasierako onarpena onartu du. Horrela, pintadak eta grafitiak kentzeko lanak osorik edo zati batean finantzatu ahal izango dira.

Udalak hainbat helburu ditu. Batetik, eraikinen” fatxaden garbiketa eta berreskurapen estetikoa bultzatzea” eta herriaren “irudia” eta herritarren “bizi-kalitatea” hobetzea. Bestetik, herri-ingurunearen “degradazio estetikoko prozesuak” prebenitzea. Azkenik,” lankidetza publiko-pribatua sustatzea” herriaren mantentzean.

Esther Apraiz Derioko alkateak esan du ordenantzarekin “beste pauso bat” eman dutela  “Derio zainduago, adeitsuago eta ingurunearekiko begirunetsuago baten alde”: “Jabeek pintaden eta grafitien aurrean jardun ahal izatea erraztu nahi dugu, gure udalerriaren irudia eta herritar guztien ongizatea indartuz".

Baldintzak

Onuradun izan daitezke eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak, jabeen erkidegoak eta eraikin publikoen erakunde titularrak, “baldin eta araudian eta dagokion deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte” . Dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira, eta zenbateko zehatzak deialdi bakoitzean zehaztuko dira, aurrekontu-baliabideen arabera.

Hasierako onespen honen ondoren, ordenantza argitaratuko egingo dute eta jendaurrean jarriko dute. Epe horretan, herritarrek alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera izango dute. Behin aztertuta, testua berriro Udalbatzara itzuliko da “behin betiko” onartzeko eta, ondoren, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da; une horretan sartuko da indarrean.

Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatu ditu, “eraikinen fatxadak egoera onean mantentzen laguntzeko eta gure udalerriaren herri irudia hobetzeko”.