Azken urteetan kantxa estalietan egin behar izan dituzte jaiak, baina plazara itzultzeko esperantza mantentzen dute. Hain zuzen ere, lekualdatzeko erabakiaren ados ez daudela berretsi dute. Horretarako, sinadura bilketa osatu dute eta Derioko osoko bilkurara gaia eraman.
Gogoratu dute erabakia txosten tekniko batean oinarritu zela, baina txosten horrek ez dituela “betebehar legalak, gomendioak baizik, eragozpenik dagoela egiaztatu gabe” jaiak ohiko lekuan egiteko.
“San Miguel plaza erreferentzia gune identitarioa, soziala eta kulturala da, eta jai-esparru gisa erabiltzea auzoko ondare immaterialaren parte da, ikuskizun publikoen arloan indarrean dagoen araudiak aitortu eta babesten du”.
Herritarrek uste dute ez dela “informazio argi eta osorik” eman erabakiaren benetako arrazoiei dagokienez, “kezka eta ezinegona sortzen da gardentasunik eza eta bizitzan hain errotuta dagoen tradizioaren aldaketan”.
Horregatik, eskatzen dute udalak erabakia berriz aztertu dezala San Migel Plazan San Migel Jaiak mantentzeko neurriak hartzea, “beharrezko segurtasuna, irisgarritasuna eta babesa, indarrean dagoen araudiak aurreikusten duen bezala”. Era berean, eskatu dute prozesu “gardena eta parte-hartzailea” bermatzea, “herritarrei eta zuzenean inplikatutako pertsonei behar bezala entzunez”.