Topaketa Emma Larretak gidatuko du eta gazteleraz izango da. Belaunaldien arteko espazio seguru bat eratu nahi dute emakumeentzat eta bertan gorputzaren eta mugimenduaren bidez ahalduntzea, lidergoa eta ongizatea landu.
“Batzuetan behar dugun gauza bakarra da gelditzea, arnasa harzea eta beste emakume batzuekin partekatzea da. Zaintzaren eta entzutearen bidez zure buruarekin, gorputzarekin eta beste emakume batzuekin konektatuko gara”, azaldu dute antolatzaileek.