‘Ume merkatariak’ ekimena, haurrak tokiko merkataritzara hurbiltzeko eguna

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 23a

Derioko Udalak, Umeen Kontseiluaaren bidez, zapatu, apirilak 25, goizean, 12:00etatik 13:30era, herriko haurrei udalerriko merkatariei ordu batzuetan laguntzeko aukera emango die. Helburu dute umeak tokiko merkataritzara hurbiltzea eta eguneroko bizitzan haien autonomia sustatzea.

Horrela, gertutik ezagutu ahal izango dute nola ematen zaion arreta publikoari, nola antolatzen den negozio bat eta zerbitzu on bat eskaintzeak dakarren guztia, betiere merkataritzako profesionalen eskutik. “Proposamenak tokiko merkataritzaren lana ikasteaz eta balioesteaz gain, haurren eta merkatarien artean lotura hurbilagoak sortzea du helburu, komunitate-sentimendua indartuz”, azaldu dute. 

Derioko hainbat establezimenduk parte hartuko dute ekimen honetan. Ekimen honek merkataritzak udalerriko bizi eragile gisa eta belaunaldi berrientzako ikaskuntza gune gisa duen zeregina balioesten duela diote.

Esther Apraiz Derioko alkateak azpimarratu du ekimenak “balio handia” duela: “Gure haurrek tokiko merkataritzak duen garrantzia ulertuko dute eta, aldi berean, herriko bizitza sozial eta ekonomikoaren parte aktibo bihurtzen dira. Belaunaldi berrien eta merkatarien arteko loturak sendotzea funtsezkoa da komunitate sendo eta bizi bat eraikitzeko”.