‘Bizkaiko Infernua’ martxa aurten oinezkoentzako ere izango da

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 19a

Deriok hartuko du maiatzaren 23an ‘Bizkaiko infernua’ martxa. Beste urte batez bere izaera solidarioa indartuko du eta berritasun bezala, lehen aldiz oinezkoentzako martxa ere egongo da.

Ekitaldiak kirola, aisia eta elkartasuna uztartzen ditu, hezur-muina emateari buruzko sentsibilizazioa bultzatuz. Probak bere espiritu zikloturistari eusten dio, eta 114 eta 94,5 kilometroko bi ibilbide ditu, Bizkaiko horma enblematikoenetako batzuetan barrena, Sondikako Pike Bidea, adibidez. 

Oinezko ibilaldi berriak bi irteera eskainiko ditu: ibilbide luzea 9:30ean eta ibilbide laburra 10:00etan, “adin eta maila ezberdinetako pertsonen parte-hartzea erraztuz”. Izen-emateak zabalik daude eta maiatzaren 20ra arte egin ahal izango dira www.murosdebizkaia.com web orriaren edo cialaren bidez. "Dortsal 0" bat ere badago, lagundu nahi duten pertsona guztientzat.