Lehenik eta behin, alokairurako laguntzak eskainiko dituzte, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Neurri honen bidez, gazteen emantzipazioa eta etxebizitzarako sarbidea erraztu nahi dute, eta 20.000 euroko aurrekontua izango du.
Era berean, pintadek edo grafitiek kaltetutako eraikinen fatxadak garbitzeko laguntzak ere eskuragarri egongo dira. “Ekimen honen helburua da herriko ingurunea zaintzea eta espazio publikoen irudi egokia mantentzea”. Kasu honetan ere, 20.000 euro aurreikusi dituzte.
Azkenik, eta agian hain ezaguna ez den arren, erabilera publikoko espazio pribatuen berrurbanizaziorako laguntzak eskainiko dituzte. Diru laguntza honen bidez, herritarrek erabiltzen dituzten espazioen egokitzapena eta hobekuntza sustatzen dute, irisgarritasuna eta segurtasuna indartuz. Guztira, 20.000 euro bideratuko dira.
Dirulaguntza hauetarako eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izango da.