Amama Sagraren karramarroak

aikor 2026ko maiatzaren 28a

Osaigaiak

  • Tomate kilo bat
  • Kipula bat
  • Berakatz bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • 150g txorizo
  • 150g pernil
  • Karramarro kilo bat
  • Koñak apur bat

Errezeta
Moztu barazkiak ahalik eta tamaina txikienean: kipula, berakatza, azenarioa eta porrua. Behin dena moztuta izaterakoan, jarri zartaginean sukaldatzen olio apur batekin. Barazkiak kolorea hartzen doazen bitartean, tomateak zatitu. Behin barazkiak kolorea hartu eta bigundu direnean, gehitu ebakitako tomateak eta koñak apur bat eta utzi bertan lurrundu arte, zapore gehiegirik ez uzteko. Gero, utzi dena batera sukaldatzen 20-30 minutu inguru. Ondoren, dena irabiatu eta iragazi, eta berriro jarri sutan apur baten.
Beste alde batetik, txorizoa eta pernila txiki moztu eta sutan jarri beste zartagin batean. Txorizoak eta pernilak bere koipea ateratzen dutenean, gehitu karramarroak eta utzi koipearen zaporea hartzen bizpahiru minutuz. Jarraian, gehitu lehen egindako saltsa eta utzi dena sukaldatzen 5-10 minutuz. Denbora horrekin nahikoa izaten da karramarroak dagoeneko egosita saltzen dituztelako. Karramarroekin batera, platerean jartzerakoan entsalada eta patata frijituekin aurkeztu daiteke.

 

Adarve kafetegia

Adarve kafetegian mota guztietako pintxoak dituzte goizeko lehen ordutik. Tostadak, opilak, browniak, tartak eta ogi-torradak ere dituzte. Eguerdian eskaintza zabala daukate: bokata, hanburgesa eta plater konbinatuekin. Eguneko platera ere izaten dute 8 eurotan. Barikuetan eta zapatuetan, ordea, arroza eta fideua izaten dute.

Astelehenetik eguenera: 6:00 - 18:30
Barikuetan: 6:00 - 23:00
Zapatuetan: 7:00 - 18:30
Domeketan Itxita

Sollube, 2 · Derio · 946 089 531