Zapatuan zabalduko dituzte Derioko udako igerilekuak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 3a

Derioko Udalak jakinarazi du zapatuan, ekainak 6, zabalduko dituela ateak udako igerilekuak. Aurten ere igerilarientzako goizeko ordutegi berezia eskainiko dute: astelehenetik barikura 09:00etatik 11:00etara. Abonuak uztailaren 27ra arte eskuratu daitezke.

Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik igerilekuak, 11:00etatik 20:30era. Prezioei dagokionez, udako abonu familiarrak 81,21 euroko prezioa dauka. Horrez gain, banakako abonuetan 18 urtetik gorakoek 58,60 euro ordaindu beharko dituzte eta hortik beherakoek 41,12 euro. Eguneko sarreretan adingabeentzako sarrera 5,50 eurokoa da eta helduentzako 7 eurokoa. Gainera, igerilekua zein pista 10 aldiz erabiltzeko bonua 50 euroko prezioa dauka.