EAJk alde bozkatu du, PSE abstenitu da eta EH Bilduk kontra bozkatu du. EH Bildutik adierazi dute “aurreikuspen falta” erakusten duela aldaketak.
2025-2028 Kirolaren Plan Estrategikoan jasotako jarduera estrategikoa da. Lehen fase horrek 2,5 milioi euroko kostua izango du, eta instalazioetara sartzeko eremua eraldatzea izango du helburu, harrera, sarbideen kontrola, irisgarritasuna eta atondoaren berrantolaketa integrala hobetzeko. Lizitazioa ekainean hasiko da eta obrak urteko azken hiruhilekoan hastea aurreikusten dute.
“Udalak lasaitasun-mezu bat helarazi nahi die DUKren erabiltzaileei, ahaleginak egingo baitira kirol-jarduerak eraginik izan ez dezan. Nolanahi ere, udalak xehetasunez informatuko ditu obren hasiera hurbildu ahala izan daitezkeen eraginak eta behin-behineko sarbideak”, azaldu dute.