Molano, 50 urteko esperientziadun ileapaindegia

Aikor aldizkaria 2026ko uztailaren 10a

Molano ileapaindegiak 1976ko urtarrilaren 7an zabaldu zituen ateak. Hau da, 50 urte luze eta oparoko ileapaindegia da, lehendabizi Tomas Molanoren eskutik, eta gaur egun Iñaki bere semeak darama ileapaindegiaren ardura.

Astelehenetik barikura 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era dago zabalik eta zapatuetan 08:30etik 13:30era. Derioko Urkiola kaleko 2. zenbakian dago kokatuta eta hitzorduak 94 656 70 44 telefonoaren bidez hartu daitezke. Txorierriko establezimendu zaharrenetako bat da, erreferentea, ez bakarrik Derion, baita bailaran ere. Gaur egun gero eta bizartegi gehiago daude, baina ez Molano bezalakoak. “Hurbileko tratua eskaintzen dugu, bezeroa ezagutzen dugu, badakigu zer eta nola nahi duen mozketa”. Hain zuzen ere, Molano ileapaindegian “garrantzitsua” da hurbiltasuna, bezeroaren gustuen edota bizimoduaren berri izatea egokitutako ile mozketa bat egiteko. Belaunaldi desberdinetako familiei moztu izan diete ilea. Horrela, askotariko mozketak osatzen dituzte, ilea bakarrik ez, bizarra ere moztu edo egokituz. “Bakoitzaren beharrizanetara egokitzen gara eta eskatzen badigute, aholkuak ere ematen ditugu, zalantzak izatekotan”. Esperientzia handia dutelako eta profesionaltasuna ere ez da falta Molano ileapaindegian. Iñakik Euskadiko zein Espainiako Txapelketak irabazi ditu, baita Munduko Txapelketan parte hartu ere. Aurten, adibidez, lehen postuan amaitu du freestyle modalitatean eta hirugarren mozketa klasikoan.