Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera festari, Bide Batez taldearen eskutik, eta DJ Portyk luzatuko du gaua. Santiago egunean, uztailaren 25ean, egun handia izango da: txistulariak, meza, Lainomendi Dantza Taldearen emanaldia eta Txu-Txu trena egunean zehar. Sukaldaritza-lehiaketak ere protagonista izango dira —paellak eta tortillak— eta mus txapelketa arina ere jokatuko da. Haurrentzako jolasak, eta gaua borobiltzeko, DJ Edu eta Tararen saioa eta musika txosnagunean gaua argitu arte.
Santa Ana egunean, uztailaren 26an, txistulariak, meza eta luntxa izango dira, auzokideen arteko topagune lasai eta atsegina. San Inazio egunez, uztailaren 31n, txistulariak, meza, aurreskua eta luntxaren ondoren “Los 5 Bilbaínos” taldearen kontzertua. Iluntzean, Kantarelux taldeak musika kalez kale eramango du, igerilekuetatik abiatuta.
Jaiei agur esateko, abuztuaren 3an, San Esteban egunean, familiarentzako jardunaldia: txistulariak, meza, luntxa, haurrentzako jolasak, sukalki-lehiaketa eta mus txapelketa. Arratsaldean “Puxika Piratak” familia-ikuskizuna izango da eta, azken hitzordu gisa, talo solidarioa, DJ Edu eta Tararekin.
Egitaraua:
- UZTAILAK 24
- 23:00 Erromeria: Bide Batez
- 02:00 DJ Porty
- UZTAILAK 25 SANTIAGO
- 11:00 Txistulariak
- 11:00- 14:00 Txu-Txu trena
- 12:30 Meza
- 13:00 Lainomendi Dantza taldea
- 14:00 Paella txapelketa
11:00 - 13:00: Izen-emateak: txosnan
14:00 - 14:30: Aurkezpena
17:30 Sari banaketa - 16:00 Mus txapelketa arina
13:00 - 15:30 izen-emateak: txosnan
Bukaeran Sari banaketa - 16:30-19:30: Txu-txu trena
- 17:00 - 19:00 Haurrentzako jolasak
20:00 Tortilla txapelketa
17:00 - 19:00: Izen-emateak: txosnan
20:00 Tortillen aurkezpena
21:00 Sari banaketa - 21:30 DJ Edu eta Tara
- Gauean zehar txosnagunean musika
- UZTAILAK 26 SANTA ANA
- 11:00 Txistulariak
- 12:30 Meza + luntxa
- UZTAILAK 31 SAN INAZIO
- 11:00 Txistulariak
- 12:30 Meza + aurreskua + luntxa
- 13:30 Kontzertua: Los 5 Bilbaínos
- 20:00 Musika kalez-kale: Kantarelux
- ABUZTUAK 3 SAN ESTEBAN
- 11:00 Txistulariak
- 12:00 Meza / Misa + luntxa
- 13:00 - 15:00: Haurrentzako jolasak
- 14:00: Sukalki txapelketa
11:00 - 13:00: Izen-emateak: txosnan
14:00 - 14:30: Aurkezpena
17:30 Sari banaketa - 16:00 Mus txapelketa arina
13:00 - 15:30: Izen-emateak: txosnan
Bukaeran Sari banaketa - 17:00 Familia ikuskizuna: Puxika Piratak
- 18:00 Talo solidarioa + DJ Edu era Tara