Santiago Eguneko Paella Txapelketarako ere izen ematea egunean bertan egingo dute. Aurkezpena 14:00-14:30 bitartean osatu beharko dute eta sari banaketa 17:30ean egingo dute. Epaimahai kideak sukaldaritzako pertsona ezagunak izango dira. Lehen hiru sailkatuek irabaziko dituzte sariak. Tortilla Txapelketan 20:00etan izango da eta ordubete geroago egingo dute sari banaketa. Hemen ere lehen hiru sailkatuek lortuko dituzte sariak.