Fernando Perez Vianak eta Jess Garcia Garrastazuk emango dute tailerra, eta bi saio izango dira, 17:00etatik 19:00etara. "Saioetan, dokumentu hau zer den eta zertarako den azalduko da, eta laguntza praktikoa eskainiko dieteparte hartzaileei, eurena prestatu ahal izan dezaten, informazioarekin eta laguntzarekin".
Ekitaldia Txorierriko Mankomunitateak antolatu du eta izena emateko epea zabalik dago. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ekt@txorierri.eus helbidea edo 747 42 88 49 telefonoa jarri dute eskuragarri.