Programazioak “ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza” sustatzen dituzten 10 diziplina biltzen ditu. Urteko ikastaroez gain, urtean zehar ikastaro monografikoak eta tailer puntualak gehituko dituzte adin tarte guztietara. “Eskaintza bizia eta etengabe hazten ari dena, udalerriaren interesei eta beharrei erantzuteko pentsatua”.
Izena www.derio.eus webgunean, DUKen dagoen kutxazainean edo Kultur Birikan bertan eman daiteke. Izena emateko zailtasunak dituzten pertsonek Kultur Birikako langileak izango dituzte laguntzeko. Plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dituzte. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainera arte egongo dira martxan. Batez ere, Derion erroldatutako pertsonei zuzenduta daude, eta 90 euroko kostua dute ikastaro bakoitzean.