"Harrera ona" izan du abuztuan Nagusien Etxea irekitzeak

Mikel Reina Barros

Lehen aldiz, Derioko Nagusien Etxea irekita egon da abuztuaren zati handi batean, eta neurri horri esker, "adineko pertsonek topagune eta elkarbizitzarako gune horretaz gozatzen jarraitu ahal izan dute udan ere". Zentroa abuztuaren 3tik 9ra baino ez zen itxi, eta gainerako hilabeteetan ordutegi zabalean ireki zen, 10:00etatik 21:00etara.

"Ekimenak harrera oso ona izan du, eta erabiltzaile ugari izan ditu hilabetean zehar. Horietako asko pozik agertu ziren udan zerbitzu hori izaten jarraitu ahal izateagatik, eta bereziki baloratu zuten beren errutinak mantentzeko aukera, beste pertsona batzuekin denbora partekatzeko aukera eta udan ere erreferentziazko espazio batez gozatzeko aukera", adierazi dute udaletik.