Derio 1960 ?

Aner Mentxaka Alvarez

Egilea ezagutzen ez badugu ere, 1960 urte ingurukoa dugu Derioko argazki hau. Ezkerrean dagoen osasun etxea eraiki berria zen, baina oraindik etxe-orratzaren obrak hasi gabe zeudela dirudi. 80ko hamarkadan eraiki ziren musika kioskoa eta komun publikoak. 90eko hamarkadaren amaieran desagertu zen osasun etxea (azken urteetan Udal Euskaltegia izandakoa) eta frontoia, Udaletxearen handitzearen ondorioz. 

1960? - 2026

EGILE EZEZAGUNA