2025-2026 ikasturteko balorazioa “positiboa” egin zuten. Programak “parte hartze egonkorra” izan du ikasturte osoan zehar, eta udaberrian nahiz ikasturte amaieran parte-hartzaile kopurua nabarmen handitu da, eguraldi onarekin lotura duena. Gaur egun, Derioko goiko parteko ibilbideek dute parte-hartzerik handiena; Gaztañatxukoa izan da erabiliena, eta Errementariñekoak ere parte-hartze egonkorra mantendu du.
Ikasleen adinari erreparatuta, 3. eta 4. mailako ikasleak dira programan gehien parte hartzen dutenak. “Horrek erakusten du ekimenak autonomia garatzeko trantsizio etapa horretan bereziki ondo funtzionatzen duela”. Bestalde, 5. eta 6. mailako ikasleen presentzia txikiagoa da; horrek iradokitzen du, neurri batean behintzat, aurreko urteetan programan parte hartu duten haur askok dagoeneko eskolara beren kabuz edo ikaskideekin joateko autonomia lortu dutela.