Ibilgailu berriak erosteko inbertsioa 83.000 eurokoa izango da (BEZa aparte), eta horien bidez udal zerbitzuek emisiorik gabeko autoekin lan egiteko gaitasuna indartuko dute. Erosketa honen bidez, udalak handitu egin du jabetzan duen ibilgailu flota: Udaltzaingoak bi ibilgailu ditu erabilgarri, eta Udal Brigadak, aldiz, lau.