Arte, kirol eta hizkuntza prestakuntzarako laguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 9ra arte

Mikel Reina Barros

Derioko Udalak “prestakuntza sustatzeko konpromisoari eutsiz”, eta 2025-2026 ikasturtean hizkuntza, musika, dantza eta kirol jardueren ikasketetan egindako gastuen zati bat ordaintzeko udal laguntzak eskatzeko epea ireki du.

Dirulaguntzak atzerriko hizkuntza ikastaroetan, musika edo dantza ikasketetan eta kirol jardueretan parte hartu dutenei zuzenduta daude, arlo horietan prestakuntza osagarria lortzen laguntzeko.

Laguntzek justifikatutako gastuaren %50 estali ahal izango dute, gehienez ere 500 euro pertsonako, betiere kreditua gainditzen ez bada. Kirol-beken kasuan, bidaietarako eta dietetarako laguntzek zenbateko hori gainditu ahal izango dute, baldin eta aurrekonturik badago. Eskaeren kopuruak aurreikusitako aurrekontu ekonomikoa gainditzen badu, aurrekontua proportzionalki banatuko dute onuradun guztien artean.

Deialdi honetarako 4.000 euro bideratuko dituzteatzerriko hizkuntza ikastaroetara, 9.000 euro musika eta dantza ikasketetara eta 2.500 euro kirol beketara. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik. Betekizunei eta prozedurari buruzko informazio guztia www.derio.eus webgunean kontsulta daiteke.