Mikel Deuna jaiak, udazkenari ongi etorria emateko

Mikel Reina Barros

Derioztarrek Mikel Deuna jaiak ospatuko dituzte udazkena hastearekin batera: barikuan, irailak 25, emango diete hasiera, eta urriaren 4ra arte luzatuko dira. Jai Batzordeak egitarau oparo eta anitza antolatu du beste urte batez. Jaietako bariku eta zapatuetan gaueko doako autobusa jarriko dute 01:00etatik 06:00etara, Mungialde Etorbidetik aterata. Derioko auzoetatik geldialdiak eskatzeko aukera izango dute.

Egitaraua:

Irailak 25, barikua

  • 19:00 Txosnen zabaltze ofiziala eta konpartsen zapien aurkezpena. Anima zaitez eta hasi jaiak umore onean!
  • Argazkigintza, balkoi eta bideo lehiaketaren hasiera.
  • 19:30 Kalejira eta deabruaren jaitsiera, Txipirones-ek alaitutako txarangagaz.
  • 21:00 Jaietako pregoia eta txupina.
  • 21:30 Taloa txorizoagaz (Aitor Aurrekoetxearen eskutik).
  • 00:00 Erromeria Zutik taldeagaz.
    • Ondoren, DJ Xmike.

Irailak 26, zapatua

  • 10:00 Goizeko traka.
  • 11:30 Lehiaketa gastronomikoak.
  • 13:00 Arratsalde tematikoaren hasiera: Euskal anima - "Gure mitoak, gure plaza" Musika Txoroak taldeak girotua.
  • 14:00-14:30 Kazolen aurkezpena.
  • 15:00 Herri-bazkaria (Aulkia: 4 euro) eta traka extra-potentea.
  • 17:30 Akelarrea.
  • 18:00 Konpartsa-jokoa: Hariaren jakitunak.
    • Izena emateko, 12etan etorri, lehiaketa gastronomikoen izen-ematean.
    • Segidan, DJ Porty.
    • Jarraian, sari banaketa eta koktelak, Xumuxkumuxumus konpartsak eginda eta Adarvek babestuta.
  • 00:30 Verbena nagusia Atlantida Show orkestragaz! Ondoren DJ Porty.

Irailak 27, domeka

  • 10:00 Goizeko traka.
  • 12:00 Txosnen zabaltzea.
  • 12:30 Umeentzako marrazki lehiaketa.
    • Konpartsa Txikien jolasak.
  • 17:00 Furor (hurbildu izena ematera 16:30ean).
  • 19:00 Dantzatzekoak Sua Duo taldeagaz.
  • 20:00 Jubilatuentzako luntxa, Sukinek babestuta eta Trotatxosnas konpartsak egina.

Urriak 1, eguena

  • 17:30 Umeentzako mozorro lehiaketa.
  • 18:00 Esna Gazte diskofesta. Aurpegi margoketak.
  • 19:00 Puro Relajo (euria egiten badu, 19:30ean)

Urriak 2, barikua

  • 19:00 Euskal dantzak Lainomendi dantza taldeagaz.
  • 20:00 Txitxiburduntzia Hor Konpon konpartsaren eskutik eta Urrutia harategiak, Bizkargik eta Jai batzordeak babestuta.
  • 21:30 Katxiolimpiadak (+18).
  • 23:30 San Miguel show! Edu&Tara, Balda eta Porty DJ-ekin, eta emanaldi desberdinak gau osoan zehar!
  • 01:00 Montaditoak Beste Bar konpartsak eginak eta Beheko tabernak eta Akelarrek babestuak.

Urriak 3, zapatua

  • 10:00 Goizeko traka.
  • 14:00 Indaba-jan herrikoia, Indaba brigadak egina eta Bar Umore Ona, Bar Sugoi Byron eta Jai-batzordeak babestuta. Ogia Tahona Uribe okindegiaren dohaintza. Prezioa: 9 euro.
  • 15:00 Postrea Devons tabernak eta Jai batzordeak babestuta.
  • 16:30 Bingo berezia.
    • Ostean, opariak.
    • Aurten inoiz baino opari gehiagorekin!
  • 20:30 Umeentzako hirugarren playback lehiaketa.
  • 21:00 Mikel Deunako bosgarren playback lehiaketa.
  • 00:30 Verbena Vulkano orkestragaz.
    • Ondoren, DJ Baalda.

Urriak 4, domeka

  • 10:00 Goizeko traka.
  • 12:00 Piperdun eta Kukudantza dantza erakustaldia.
  • 13:00 Bermut-a Trotatxosnak konpartsak egina eta babestuta. Aldi berean, Topalariak konpartsak egindako eta babestutako txorizo sagardo dastaketa.
  • 15:00 Jai-batzordearen bazkaria.
  • 17:30 Konpartsen jokuak.
  • 19:00 Mikel Deuna 2026 jaietako argazki eta bideoen proiekzioa.
  • 19:30 Txokolatada Fontaneria Mendezek babestua eta Jaiaz Jai konpartsak egina.
  • 20:00 Sarien banaketa. Jai amaiera berezia!