Rokodromoa izan da aurrekontu parte hartzaileetan puntu gehien lortu dituen proiektua

Mikel Reina Barros

Guztira 281 derioztarrek parte hartu dute 2027ko aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, hirugarren pump track-aren handitzea, eta laugarren petanka eta kaniketarako pista.

Udalak 120.000 euroko partida gorde du proiektu irabazlea gauzatzeko. Bozketaren emaitza ezagutu ondoren, beharrezko azterketa teknikoa jarriko dute martxan rokodromoaren “kokapen egokiena zehazteko eta haren ezaugarriak eta eraikitzeko baldintzak konkretatzeko, bai proiektuaren beharrak bai herrian dauden espazio desberdinen ezaugarriak kontuan hartuta”.

Bozketara aurkeztutako lau proposamenen azken sailkapena honako hau izan da:

  1. Udal rokodromoa: 1.416 puntu
  2. Boleibol-zelaia: 1.340 puntu
  3. Pump track-aren handitzea: 1.148 puntu
  4. Petanka eta kaniketarako pista: 776 puntu