Leihatila Ibiltariaren dinamika berria: hiru gai multzoen arabera banatuko dituzte

Mikel Reina Barros

Leihatila Ibiltariak etapa berri bati hasi du herritarren entzute eta parte-hartze espazioari “bultzada berri bat” emateko. 2024tik egindako saioak aztertu ondoren, Derioko Udalak hurrengo topaketak hiru gai-multzoren inguruan antolatzea erabaki du: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako derioztarren ongizatea. 

Lehen hitzordua kirola, kultura eta aisialdia tematikari eskainiko diote, Kultur Birikan, bi saiotan: gaur, urriak 27, 11:00etatik 13:00etara eta eguenean, urriak 29, 17:00etatik 19:00etara. Leihatila Ibiltaria martxan jarri zenetik, Derioko hainbat auzotako bizilagunekin egin dituzte saioak: Ganbe eta Errekatxueta; Bestorrene, Aldekone, Txozna eta Goikoetxe; Entrecalles, Erdigunea eta San Migel; eta landa eremuak. Guztira, herritarren ia ehun ekarpen jaso zituzten topaketa hauetan. “Dinamika berri honekin, udalak elkarrizketak hobeto bideratu, gai bakoitzean sakondu eta derioztarren parte-hartze zuzena indartzen jarraitu nahi du”, azaldu dute.