Azaroaren 8an, Derioko kanpoko udal pilotalekuan jarri dute hitzordua, 08:30ean. Derioko Untza mendi taldeak antolatutako ibilbidea osatuko dute, Berreaga mendia igoz. Ohi bezala, ibilbidea amaitu ondoren, Ermandadeko kide berriei ongietorria egingo diete, ospakizun txiki batekin. Bertan, diplomak eta sariak banatuko dituzte.
Aurten, Ehun Mendien Lehiaketako 130 ehuneko osatu izana aitortuko da. 63 lagunek lehen aldiz osatu dute lehiaketa, eta 100 Mendietako Ermandadeko kide direla egiaztatzen duen diploma jasoko dute. Beste 67 laguni, berriz, beste ehuneko bat osatu izana aitortuko zaie.
Horrez gain, Mendeurreneko Ehuneko Bereziaren diplomak jasoko dituzte 5 lagunek, eta '600 Gailurrak' erronkari dagokion EMFren aitortza ere egingo dute. Era berean, opari bat jasoko dute bai Ermandadeko kide berriek, bai beste ehuneko bat osatu dutenek. Sari banaketa amaitutakoan, pintxopoteaz egingo dute.