Izen ematea zabalik dago azaroaren 11ra arte, 100 euroko fidantza eskatuko dute, baina ikastaroa amaitzean itzuliko dute diru guztia. Azaroaren 30ean eta abenduaren 1etik 3ra osatuko dute ikastaroa, 16:00etatik 19:45era, Politeknika Txorierrin.
Prestakuntza langabeei eta 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Plazak mugatuak dira eta Derion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Ikastaroan, besteak beste, dokumentuak, txostenak eta aurkezpenak prestatzea, posta elektronikoa eta lanaren antolaketa, sare sozialetarako edukiak sortzea, datuen analisia eta adimen artifizialaren erabilera segurua eta arduratsua landuko dituztela aurreratu dute.