Izen-ematea Erandiogoikoko plazan egin behar da maiatzaren 7an egun berean. Ibilbide luzeko martxan parte hartzeko 7:15-7:45 tartean eman behar da izena; eta ibilbide laburreko martxan parte hartzeko, 9:00-09:45 tartean. Ibilbide luzeari 8:00etan emango diote hasiera; eta laburrari, 10:00etan. Derrigorrezkoa ez bada ere, antolatzaileek eskertuko dute inskripzio moduan kilo bat janari ez galkor ematen bada, kasurako arroza, gailetak eta egoskariak. Batzen dena herriko behartsuen artean banatuko dute.
Martxaz gainera, umeentzako puzgarriak egongo dira eta Kick Boxing erakustaldia eskainiko da. Era berean, omenaldia egingo diote herriko pertsonaia esanguratsu bati eta martxaren argazkiak ipiniko dira ikusgai.