Rohingya etniako umeen aldeko ekimen solidarioa, Erandiogoikoan

a: Unicef 2019ko mai. 9a, 09:38

Rohingyak jazarpen handiagoa jasaten duten munduko gutxiengoa dira. Indarkeria ankerretik bizirik irten ziren. 2017ko abuztutik hona 670.000 lagunek baino gehiagok ihes egin zuten Myanmarretik Bangladeshera, eta erdia baino gehiago umeak dira. Plastikoz eta makilez erabilita egindako etxeetan bizi dira, pobrezia gorrian eta uholde eta zikloien menpe. Erandiogoikoan Rohingya etniako umeei laguntzeko jai solidarioa antolatu dute asteburu honetarako, maiatzak 11 eta 12, eta batzen duten diru guztia haiei emango diete.

Zapatuan, maiatzak 11, umeentzako jolasak egongo dira 11:00etatik aurrera, eta 14:30ean herri-bazkaria egongo da (nagusiak, 15 euro; umeak, 10 euro). Bazkaldu ostean mus txapelketa eta bingoa egingo dira; eta karaokea, 19:00etan. Enbata taldeak kontzertua eskainiko du 23:00etan. Bestetik, azoka ipiniko dute gimnasioan. Azoka zapatuan, egun osoan, egongo da zabalik, eta domeka goizean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).