Ana Crespori omenaldia egingo diote domekan Erandion

a: Hiruka 2019ko abe. 12a, 10:33

Ana Crespo Erandioko EH Bilduren zinegotzia abenduaren 3an zendu zen gaixotasun larri baten ondorioz. Domekan, hilak 15, omenaldia egingo diote 13:00etan, irailaren 23a plazan.

Crespo ezker abertzaleko militantea izan zen gaztetatik, eta hainbat elkartetan eta gizataldetan hartu zuen parte, hala nola Gure Esku Dago, Gautxoriak, Berbots edo Tartanga Berdea. Egin egunkariaren kazetaria ere izan zen, eta euskaltzalea. Era berean, borroka feministan eta ekologistan inplikatu zen eta memoria historikoa berreskuratzearen alde egin zuen lan. Lagunek ekitaldia egingo dute domekan Crespori agur esateko.    

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).