Euria barra-barra botatzen ari da azken orduetan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, euriteen ondorioz, ur-putzu handia sortu da Erandion, Asuako norabidean. Kontuz ibiltzeko aholkua eman dute. Bestalde, Euskalmetek jakinarazi duenez, euri-zaparrada handiak izango dira egunaren lehen partean, eta ekaitzak ere izan daitezke. Hortaz, errepidean ur-putzuak izateko arriskua dago.