Gorpuzti jaiak

Aikor aldizkaria 2023ko ekainaren 6a

Ekainaren 8tik 11ra bitartean, Gorpuzti jaiak izango dira Erandiogoikoan. Egitarau oparoa antolatu da aurten, auzotar guztientzat, eta, besteak beste, egongo dira kalejirak, familientzako jolasak, herri-afaria, musika-saioak eta dastatzeak.

Ekainak 8, eguena

12:30 Aurreskua eta kopaua, nagusientzat.

19:30 Txupinazoa eta jaiak hastea.

19:45 Auzoko Herrikoi elkarteko buruhandiak eta Musika Eskolako trikitilariak.

21:30 Herri-afaria.

23:30 Erromeria: Iratzar.

 

Ekainak 9, barikua

18:30 Olgetan solas, familientzako jolasak.

18:30 Trikipoteoa.

20:30: Goi Alde dantza-taldearen emanaldia.

21:30 Pintxo solidarioa.

23:00 Kontzertuak: Txerri Ugerrak eta Kilimak.

 

Ekainak 10, zapatua

11:00-14:00 Puzgarriak

12:00 Kalejira, Goi Aldeko txistulariekin.

13:30 Bertso-saioa.

15:00 Herri-bazkaria.

16:30-19:00 Puzgarriak.

17:00 Taberna Ibiltaria.

21:00 Burruntzi-pintxoa.

00:00 Erromeria: Bidean.

 

Ekainak 11, domeka

11:00-14:00 Puzgarriak

12:30 Kalejira eta Goi Alde dantza-taldeko dantzari txikien erakustaldia.

13:30 Laguntaldea abesbatza.

15:00 Tortilla lehiaketa.

16:00 Andoni Oilokiegi.

16:30-18:30 Puzgarriak.

18:00 Sariak banatzea.

21:00 Jaiak amaitzea eta kupela hustea.