Goi-alde dantza taldearen 60. urteurreneko herri-bazkaria

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 22a, 14:19

Urriaren 11an, larunbata, 15:00etan, herri bazkaria izango da Erandio Goikoan Goi-alde dantza-taldearen 60. urteurrena ospatzeko. Hiru menu izango dira: helduentzako menua, umeentzako eta menu begetarianoa. Bazkariaren tiketen prezioa 30€-koa izango da, 15€-koa umeen kasuan. Izena emateko, 615 719 316 telefonora deitu edo WhatsApp-a bidali ahal izango da. Izena emateko azken eguna urriaren 2a izango da.