Herritarrentzako arreta zerbitzua jarri dute eguenetan Erandiogoikoan

Mikel Reina Barros

Atzotik, urtarrilak 29, aurrera, eguenetan, Erandiogoikoko herritarrek bertako kultur etxean egin ahal izango dituzte udal kudeaketak: 08:00etatik 14:30era bitartean. Horrela, ez dute Astrabudua edo Altzagara mugitu beharrik izango horrelako lanak egiteko.