Goiherri bi dominarekin itzuli da Munduko Sokatira Txapelketatik

Mikel Reina Barros

Goiherri sokatira taldeak joan den astean Hegoafrikan jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu du eta bi dominarekin itzuli da: Brontzezko domina, 560 kiloko gizonezkoen klub mailan eta zilarrezko domina, 23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian, Euskal Herria ordezkatuz.

Euskal Herriak guztira sei domina lortu ditu. Erandioko klubetik 50 pertsona inguruk bidaiatu zuten eta lau eguneko txapelketan, gizonezkoen, emakumezkoen eta talde mistoen hainbat kategoriatan lehiatu dute. “Emaitza bikain hauen atzean urteetako lana, entrenamendua, konpromisoa eta talde lana daude. Gainera, esperientzia bereziki aberasgarria izan da klubeko gazteenentzat, munduko mailarik gorenean lehiatzeko aukera izan baitute”, adierazi dute.