Apurtuarteren argazki eta dokumentu historikoen erakusketa, ikusgai

Mikel Reina Barros

Apurtuarte futbol taldeak, bere mendeurrenean eta ‘Iragana gogoratuz, etorkizuna eraiki’ lelopean, argazki eta dokumentu historikoen erakusketa antolatu du. Erandioko eskola zaharreko gimnasioan kokatu dute. Ordutegia: irailak 24an eta 25ean, 18:00etaik 21:00etara, hilaren 26an 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara eta irailaren 27an 11:00etatik 14:00etara. Horrez gain, mendeurreneko kamiseta erosteko aukera egongo da.