Imanol Eguskiza Palma, Erandioko EH Bilduren alkategaia

Mikel Reina Barros

Argazkia: Erandioko EH Bildu

Erandioko EH Bilduren mahai politikoak erabaki du Imanol Eguskiza Palma izango dela alderdiaren alkategaia 2027ko maiatzeko hauteskundeetan. “Imanolek profil egokia du Erandiok hurrengo legegintzaldian izango dituen erronkei erantzungo dien proiektua gidatzeko”, azaldu dute.

Herrian “norabide aldaketa bat” behar duela adierazi du hautagaiak: “Erandio erreferentziazko udalerri bihurtu nahi dugu, herritarren parte-hartzean, kalitatezko zerbitzu publikoetan eta bizikidetzan. Herritarren beharrei eta kezkei erantzungo dien gehiengo alternatibo bat eraikitzeko lanean jarraituko dugu”.