Neskak eta mutilak

Erabiltzailearen aurpegia Ana Apika, ipuin-kontalaria 2017ko api. 18a, 13:33

Egilea: Aingeru Mayor eta Susana Monteagudo.

Argitaletxea: Litera libros.

Liburutegietan dago irakurgai. 

 

Aingeru Mayor haur sexologian da aditua. Horren haritik, gurasoentzako hitzaldi eta ikastaro arrakastatsuak eman ditu, bai Euskal Herrian, bai Estatu mailan. Mayor irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Crysallis elkartearen presidentea ere. Elkarte hori ume eta gazte transexualen familiek osatzen dute. Bere lanak aitzindaria dira eta zortzi hizkuntzara itzuli dira.

 

Oinarrizko sexu heziketa da Neskak eta mutilak liburuaren gai nagusia. Munduan 2.000 milioi neska eta mutil daude. Denak, desberdinak. Batzuek ile luzea daramate; beste batzuek, laburra; batzuek belarritakoak daramatzate; eta beste batzuek, ez. Neska askok printzesa mozorroa janzten dute, baita hainbat mutilek ere. Eta badira pirata mozorroa jantzen duten neskak ere bai, zenbait mutilek egiten duten moduan. Mayorren liburuak argazki albuma aurkeztu digu, eta bertan 27 neska-mutil agertu dira, nork bere buruari buruz hitz egiten eta nork bere ezagurarriak erakusten.

 

Sexu heziketako liburua

Neskak eta mutilak liburu berezia da, ez duelako istorio bakar bat kontatzen. Liburua, aldiz, informatiboa da, gai jakin bati buruz hitz egiten digu, sexu aniztasunari buruz, neska eta mutil izateko moduen aniztasunari buruz, alegia. Eta aukera polita da gai korapilatsu hori umeekin jorratzeko. Izan ere, azken bolada honetan, esate baterako, transexualitatea hedabideetan eta gizarte mailan pil-pilean egon den gaia da, eta ez legoke txarto umeei gogoraraztea pertsona guztiok, nahiz eta desberdinak izan, eskubide berberak ditugula.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).