Ekitaldia Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan zen eta batu zen diru guztia EHZ festibalera zuzenduko da. Festibala bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz, eta Elkartasun erauntsia lelopean hainbat jaialdi txiki sortzen dabiltza, antolatzaileei babesa emateko eta egoerari aurre egiten laguntzeko. Larrabetzukoan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Onintza Enbeitia, Igor Elortza eta Jon Maia ibili ziren Amurizarekin batera. Bideoa Belen Ganarena da.