Zelan jolasten ziren ere badakigu, eta inguruko mutilak errondan etortzen zirela. Ganadua zaintzeko, ermandadea sortu zen. Esnea edo bendeja saltzera Bilboko plazara joaten ziren; txarrriboda ostean odolkiak ordainetan auzoetan banatu. Kanpomartxoa egiten zen, eta labasua. Istorio eder eta atsegin asko.
Estutasun eta egoera larriak ere. Gogorrenak, gerra- eta gose-garaikoak: miseria, desagertuak, osabak hiltzera edo “trabajadores”-era kondenatuak… Aitaginarrebak Elgetako frontean lagunak hiltzen ikusten sufritu zuena urte asko pasatu ondoren kontatu zigun.
Geuk, beranduago, Burgoseko epaiketa nahiko hurbiletik bizi genuenok eta herri-mugimenduak antolatzen lan egin genuenok ere badugu zer konta: langile-borrokak, euskara eta euskal kultura indartzeko egindako lana eta abar. Ez daitezela ahaztu.