Orain guk eskuak garbitu ez ezik, distantziak, musukoa, txertoak –bai ala ez– gabiltza. Birus txiki zatar honek bizitza hankaz gora ipini digu. Aurrera egiteko aholkuak eta iritziak entzun eta norberak erabakitzea dauka, baina norberaren ongi-izateak ez du besteena baldintzatu behar.
Garbitzeari so, txertoa eta musukoa ipini edo kentzea… iritziak iritzi ulertzen ditut. Hala ere, ezin dut distantzia soziala mantentzearena eraman, ez kalekoa, ez mundukoa. Lehen munduan-edo bizi garenok zelan tratatzen ditugu besteak? Non dago enpatia? Non laguntasuna?
Dena dela, noraino da gure ardura? Gu ez gara errudunak, baina bai ondorioa sufritu behar dugunak. Aurrera lagunak!