Gure inguruko baserri gehienek izan dute patina edo ur putzua. Gerora etorri zen ura etxeetara. Hori bai aurrerapen bikaina, Partzuergoak kudeatu eta zerbitzua kobratzen diguna, eta gure bizitza errazten duena. Zer litzateke aurrerapen hau ez balego!
Orain, geuk eraikitako patinetik datorren lurpeko ur hori kobratuko digula diosku Partzuergoak, eurena delakoan. Mantenu eta garbikuzi zerbitzuak gure kontu, noski. Beraz, zerbitzurik eskaini ez, eta ura beste barik kobratu gura dute. Amalurrak emandako baliabide naturalak inorenak al dira, bada? Lur azpiko, mendietako, itsasoetako urek ba al dute jaberik? Laster aireagatik ere kobratuko digute, urarekin hasi dira eta.