IRITZIA

Hausnarrean ibiltzen naiz sarri

Erabiltzailearen aurpegia Belen Gana 2024ko abe. 4a, 10:38

Gizalege, gizabide edo kortesia gurasoegandik ikasitako irakasgaia da printzipioz, ondoren eskolan, eta biziaren ondorioz ikasten doguna ere  bada. Azken aldian hori galtzen gabiltzalakoan nago.

Lehen, herriko dendan, anbulategian edo ile-apaindegian sartu eta lehengo-lehengo “egun on” esaten zan. Mendian ere, lehen mundu guztiak alkar agurtzen eban; orain, albotik pasatzean, keinurik be ez dabe egiten askok. Ez dago inon idatzita, baina zer ederragorik ondokoari diosala egitea baino? Baina jada, agurtzeko ohitura galtzen ari da.

Badago ardura deustan beste irudi bat, pentsa egizu trenez zoazela, zein da panorama? Norbera bere munduan sartuta doala ikusiko dozu, asagoko lagun ikustezinagaz berbetan, edo jolasten, edo irakurten.. Norberak gura dauena, ederto, baina ondoagaz gero eta komunikazio eskasagoa dogu; lagun urkoagaz ahaztuta gabiltza.

Bestetik, badago irudi tristeagorik jatetxe batean mahai baten ingiruan dagoen familia edo lagun kuadrillaren partaide gehienak bere telefonoari adi dagoena baino, alkarregaz berbaz ibili beharrean?

Altxa dagigun burua eta alkar begiratu eta errespetatu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).