Orduan otu zitzaion. Hiyaba zeraman neskak ere aldiro-aldiro jasaten zuen bere bizimoduaren kontrako irainen bat; han, izkinan eseritako mutil ijitoek, hainbeste alditan entzunda, atzerakoitzat zuten beraien kultura. Kalea gurutzatzen zebilen emakumeak ,ordea, bere loditasunaren inguruko komentario lizunekin borrokatu behar zuen maiz. Eta ez, ez dira fobiak: gorrotoaz dute gehiago beldurrez baino.
Bekokia argitu eta bat-batean erantzun zuen: “Nire balio erantsia nire zauria da. Goitik behera eta ezker-eskuin zabal-zabalik nago. Ezarritako arau eta bizi-estiloen aurrean intsumiso izanagatik ertzetara bideratu naute. Eta ertzetan borrokatzea baino ez dago. Borrokatu eta erresiliente izan, min hori etorkizuneko laguna izateko. Hori da nire zauria eta, hortaz, hau nire balio erantsia”.
Begiradari eutsita, irribarre batek zeharkatu zuen bere aurpegia. Zauria mahai gainean jarri zuen eta, orain, inoiz baino harroago sentitzen da.