Arreta orainean eukin ordez, irudimenean edo pantailetan dekogu. Eta ez era geldo baten. Dana arin gertatzen da leku horretan. Arazoa da, abiadura arinean bizitea eta kontzientziaz eta zaintzaz joka-tzea, ez datozela bat.
Bigarren Mundu Gerraren ostean ikertu egin zan, psikologikoki ze ezberdintasun zegoazan botoi baten bidez bonba bat jauzten utziz hilten zauenaren eta zuzenean norbaiteri tiro bat emonda hilten zauenaren artean. Erantzunkizun eta kontzientzia-maila ezberdina zala ondorioztatu zan. Oingo garaian, abiadura areagotzearen bidez sortzen da hausnarketa eta erantzunkizun gitxiagoko egoera hori. Adibidez, eskuan daukogun dirua zenbatu ostean ordaindukeran edo txartelagaz ordaindukeran, dendariarengana erostera hurbildukeran edo Amazon-en “erosi” botoia sakatukeran… Gure kon- tzientzia-maila ezberdina izen ohi da.
Era berean, nire ikuspuntutik, hortxe dago bakarrik sentitzearen erroa be. Izen be, zelan harremantzen gara gainontzekoakaz audioei eta bideoei x1,5 edo x2 emotera ohitu bagara, patsadaz ikusi eta entzun beharrean? Zelan ez da jendea bakarrik sentiduko bere hurbilekoak eskeintzen dotzan arreta-denbora 15-20 segundukoa bada? Zelan egongo gara lasai gure bakardadean, gugandik behar doguna besteari eskatuz bizi bagara?
Aurrean daukoguna, ez da bideojoko edo telesail baten parte, ez da “chatGPT”. Ezin jako “pause”-an utzi, kapituluz aldatu edo gure eran maneiatu. Ez da nik idealizatzen, epaitzen edo interpreta- tzen dodan modukoa. Bestea, bizirik dau. Benetakoa da. Baina teknologiaren bidez, gero eta errazago sartzen dabil gure buruetan gainerakoak instrumentaliza- tzea (besteak gure onurarako erabiltzea) normala dalako ideia. Horren eguneroko beste adibide izen leike, “Youtube” edo “TikTok” plataformetan oso ikusiak diren bideoen artean aurkitu ahal dogun edukia: maskotak diren animaliak panpinalez edo gizakilez tratatzea, egozentrikoki bikote edo guraso onak direla baieztatu gura dabenek erakutsitako intimitate-momentuak, haurren momentu politak edo barregarriak baina pribatuak, munduko leku berezi eta basatienak gomendio turistikoetan bihurtzea…
Oin dala gitxi kalean nengoala, umetxu batek heldu bateri hauxe galdetzen iotzola aditu neban: “Zegaitik ein dozu barre bideoko horrek min hartu badeu?”.
Umetxu horren moduen, maitasunez eta izarrik, bizitea posiblea da. Abiadura motelduten badogu.