Gure eguna dela eta, gaur emakumeok planto egin dugu. Hunkigarria eta berezia izan da; milaka gara kalera irten garenok, manifestaldietan egon garenok, sare sozialetan egun honen aldeko mezuak jaso eta bidali ditugunok, baina... non egon dira gizonak?
Badakit ez zeudena deituta, baina ez dut uste berdintasunaren aldeko borroka bakarrik gurea denik -are gehiago, mutil barik ez dugu ezer lortuko-. Badakit gure lana egiten ez dugunean zer gertatzen den agerian azalerazteko asmoa zegoena, baina interesgarriagoa izango litzateke zenbat gizon zeuden emakumeon planto egiteko prest jakitea.
Nire koadrilan, familian, badaude gizon asko lanuzteak egin nahi zituztenak; emakume batekin bizi direlako, alabak dituztelako, berdintasunean sinesten dutelako. Eta gaur, martxoak 8, bere ahotsa zapaldua izan dela sentitzen dute, guk sentitzen dugun bezala.
2019rako espero dut berdintasunaren aldeko planto egitea, emakumeona eta gizonezkoena ere bai.