IDENTIFIKAZIOA
Belar-landarea da, 50zm-ko altuerara iritsi daitekeena. Hostoak hiru obalo berdetan banatuta daude eta orban zuri oso bereizgarria dute. Lore-buruak purpura edo arrosa kolorekoak dira. Beste hirusta mota bat ere badago: Trifolium repens (hirusta zuria). Lorea zuria da, eta medikuntza erabilpen berberak ditu. Trifolium espezie asko daude, batzuetan bereizten zailak dira. Gomendatzen dizuet tokiko gida bat erabiltzea jakiteko zein Trifolium espezie dituzuen zuen inguruan.
HABITATA
Iberiar penintsula ia osoan dago. Larreetan, belardietan, lur hezeetan eta lorategietan aurkitu dezakegu, belar mota ezberdinetan asko erabiltzen baita. Batzuetan erreka eta iturrietatik gertu ere badaude.
LORATZEA/BILTZEA
Bere loreak eta goiko hostoak erabiltzen dira. Udaberrian biltzen da, eta hilabete batzuk egon daiteke loreak ematen. Garrantzitsua da ondo aukeratzea zer bilduko dugun (saihestu zimel samar dauden landareak, lizuna dutenak edo orbanak hostoetan).
SUKALDARITZAKO ERABILERAK
Hirusta ia osoa jangarria da:
Loreak entsaladetan, edari freskagarrietan eta gozogintzan erabili daitezke.
Bere hosto gazteak gordinik jaten dira entsaladan edo kanapeetan, baina kontuz, ez da katilu erdia baino gehiago jan behar.
Hostorik handienak 10 edo 15 minutuz sukaldatuta jan daitezke, espinakak edo zerbak balira bezala.
Sustraiak ere sukaldatuta jan izan dira. Ernatutako haziak entsaladetan edo kanapeetan jan daitezke.
Garrantzitsua! Fabazeoen familiakoa denez, hirusta gorriak gasak eragin ditzake; gordinik janez gero, kantitate gutxi jan behar da; horregatik, gutxienez hamar minutuz sukaldatzea gomendatzen da.
Ozpin medizinala: mineralak eta bitaminak aprobetxatzeko modu egokia da. Ozpin hori edari freskagarri batean, uretan, tisanan edo entsalada batean bota daiteke.
EZAUGARRI MEDIZINALAK
Isoflabona ugari dauka(landare-estrogenoak). Kumarinak eta azido salizilikoa ditu. Gainera, A, B eta C bitamina asko dauka, baita kaltzioa, kromoa, kobaltoa, magnesioa eta potasioa ere. Proteina eta E bitamina iturri handia da.
Birmineralizatzailea denez (alpapa edo ortiga bezala), profesional askok organismoa goratzen laguntzeko erabiltzen dute.
BARNE-ERABILERA SENDAGARRIAK
Menopausiarekin lotutako sintomak txikitzen laguntzen du: osteoporosia prebenitzea, itolarriak, antsietatea eta suminkortasuna gutxitzea.
Normalean espektoratzaile eta hanturaren aurkako gisa erabili izan dira katarro, gripe, eztul, bronkitis, faringitis eta abarretan.
Odolaren eta linfaren araztailea. Diuretikoa ere bada. Larruazaleko arazoetan laguntzeko erabiltzen da bereziki, adibidez, dermatitisean, baita gaixotasun erreumatikoetan ere.
Azido salizilikoa duenez, giharretako, artikulazioetako eta buruko minak arintzeko erabiltzen da.
KANPOKO ERABILERA SENDAGARRIAK
Larruazaleko arazoak: orbanak, dermatitisa, ekzema eta psoriasia.
Gingibitisa, kolutorio-formako infusio kontzentratua.
Zauriak, kisteak, ultzerak eta eguzki- erredurak.
Hirusta-olioa edo kataplasmak erabiltzea.
ERREZETAK
Infusioa: 5-10g hirusta gorriko lore katilu bakoitzeko. Hamar minutuz infusiona- tzen utzi eta esan egiten da. Gomendagarria da lore freskoekin egitea. Tisana horrek berak ahozko eta kanpoko erabilera ematen digu, esate baterako, garbiketak edo kolutorioa.
Kataplasma: birrindu lore freskoak, bota bol batera eta gehitu ur, hidrolato edo infusio pixka bat. Ondo irabiatu, eta tratatu beharreko eremuan aplikatu.
Beste landare batzuekin konbinatu daiteke; adibidez, dermatitis edo zauri baterako bada, kalendularekin edo hiperikoarekin konbina dezakegu; erredura baterako bada, agian eztia gehitu diezaiokegu.
Oleatoa: lore freskoekin egiten da, landare-olioz estaltzen da eta alasan beratzen uzten da 6 astez. Denbora hori igarotakoan, iragazi eta ontziratu egiten da. Oleato hori zuzenean erabil dezakegu, edo baltsamo bat egin, tratatu beharreko eremuan aplikatzeko. Larruazala malgu mantentzen laguntzen du, eta orbaintzaile ona eta hanturaren aurkakoa da.
KONTRAINDIKAZIOAK
Ez da hartu behar haurdun bagaude, ordezko hormona-terapiarekin, antikoagulatzaileak kontsumitzen baditugu, ezta melilotoarekin batera ere (Melilotus officinalis).