BizkaIdatz Txikia IV. Literatura Sariak gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Bertan Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete.
Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:
- El secreto de la isla, Toti Martínez de Lezeak idatzita.
- Munstro bat nire ispiluan, Leire Bilbaorena.
Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakia sarean deskarga daitezke, edota Foru Liburutegian bertan paperaz jaso.
Idazlanak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 16ra arte irekita egongo da.
Animatu eta parte hartu!