BizkaIdatz Txikia VI. Haur eta Gazteen Literatura Sariak gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete. Ezin izango dira aurkeztu aurtengo lehiaketara honen aurre-aurreko edizioan saritutako haur eta gazteak.
Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:
- Haitzaren erraietan, Rafa Ugalde Iragorrik idatzita.
- ¿Quieres rescatar al príncipe?, Noelia Lorenzo Pinorena.
Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakia sarean deskarga daitezke, edota Foru Liburutegian bertan paperaz jaso.
Idazlanak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 13ra arte irekita egongo da.
Animatu eta parte hartu!